Nor gara?

Automobilgintzaren sektorean ibilbide luzea duen enpresa-taldea gara, merkatu oso heldu eta lehiakor horretan etengabeko aurrerapausoak emanda izpiritu baikorra mantentzen dugu eta zorroztasun- eta hazkunde-maila altuak ezartzen ditugu.

Mugikortasun integraleko zerbitzua eskaintzeari esker Euskadiko mugikortasunaren alorrean erreferentziako erakunde izatera iritsi gara. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban dugun estaldura zabalak gure bezeroei zerbitzurik onena emateko behar den malgutasuna ematen digu, betiere tokiko enpresa gisa bereizten gaituen hurbiltasuna mantenduta.

Gure jarduerak barne hartzen ditu ibilgailu berrien salmenta, bigarren eskuko ibilgailuen salmenta, aseguruak, ibilgailuen alokairua, laguntza-zerbitzuak errepidean eta lantegia (zerbitzu azkarra, mantentze-lanak, mekanika eta karrozeria). 15 instalazio ditugu hiru euskal probintzietan zehar sakabanatuta gure zerbitzuak emateko.

Renault, Dacia eta Nissan marken banaketaren arduradun bakarrak gara Gipuzkoan eta Araban eta, Bizkaian, lurraldearen %80 hartzen dugu Renault-entzat eta %20 Nissan-entzat.

Bere sorreratik, taldea etengabeko hazkunde-prozesuan egon da, betiere gardentasuna, proiektu berritzaileak sortzen dituzten erabakiak hartzeko ausardia, jarrera baikorra, konpromisoak betetzeko profesionaltasuna, ebazteko arintasuna eta, batez ere, pertsonekiko begirunea oinarri hartuta.

Ingurumenarekin konprometituak


GAURSAk, bere lan-zentroetan burutzen diren jarduera guztiak ingurumenaren babesaren esparru barruan garatu behar direla jakinda, UNE-EN ISO 14.001:205 Arauan oinarritutako Ingurumen Kudeaketa Sistema bat jarri du abian. Sistema hori GAURSA osatzen duten enpresa guztiek erabiltzen dute eta AENOR ziurtapen-erakundearen egiaztagiria jaso du.

GAURSAren ingurumen-konpromisoak bere jardueren ingurumen-inpaktua ekiditean oinarritzen dira batez ere, bere lankideen alor honi buruzko sentsibilizazioan, ingurumen-betekizun guztiak errespetatzean eta autoritate publikoekin mantentzen dugun lankidetzan.

Printzipio hauek osatzen dute urtero GAURSAren Ingurumen Programa definitzeko erabiltzen den esparrua, non bete beharreko ingurumen-helburuak definitzen diren.


 Ingurumen eta Kalitatearen Kudeaketarako Politika

 2018ko ingurumen-lorpenak

 Ingurumen Kudeaketa Sistemaren irismena
 
Eskaintza nabarmenak Eskaintza guztiak ikusi
 ¡Segunda unidad al 50% de descuento!
 Compramos tu flota
 Buscamos_mecanicos/as
Eskerrik asko gure posta-zerrendarekin elkartzeagatik. Orain aurrera gure newsletter-a jasoko duzu.