Terminoak eta baldintzak

Lege-ohar honek (aurrerantzean "Lege Oharra") http://www.gaursa.com Interneteko atariaren (aurrerantzean, "Webgunea") erabilera arautzen du. Webgunea Gaursa Autoak SLU enpresaren jabetzakoa da (egoitza soziala: Arriandi auzoa, 12, 48215,Iurreta, Bizkaia), IFK B48855274 zenbakiduna eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emanda (3432. liburukia, 0 liburua, 13. folioa, BI-17425 orria, 16. inskripzioa).

LEGERIA
Orokorrean, Gaursa Autoak SLU enpresaren eta bere webguneko zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe egongo dira.

Alderdiek berariaz uko egiten diote dagokien beste edozein foruri eta berariaz onartzen duten Bilboko Auzitegi eta Epaitegien eskumena kontratu-baldintza hauen interpretazioarekin edo exekuzioarekin lotutako edozein gatazka ebazteko.

EDUKIA ETA ERABILERA
Erabiltzaileari jakinarazi zaio eta Erabiltzaileak onartu du webgune honetara sartzeak ez duela inolaz ere ekarriko inolako harreman komertzialik Gaursa Autoak SLU enpresarekin. Webgunearen titularra ez dator bat laguntzaileek bertan adierazitako iritziekin. Enpresak berak nahi dituen aldaketa guztiak egin ditzake webgunean abisatu gabe. Hain zuzen ere, webguneko edukiak eta zerbitzuak alda eta ezaba ditzake, berriak gehi ditzake, eta haiek zerbitzarietan aurkezteko eta kokatzeko modua ere alda dezake.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA
Webguneetako edukien, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideak Gaursa Autoak SLU enpresaren jabetzakoak dira eta, ondorioz, debekatuta dago elementu horiek erreproduzitzea, banatzea, publikoki hedatzea, eraldatzea edo webguneetako edukiekin egin litekeen beste edozein jarduera burutzea, iturria aipatzen bada ere, Gaursa Autoak SLU enpresaren idatzizko baimena izan ezean. Enpresaren webgunean ageri diren merkataritzako izen, marka eta zeinu bereizgarri guztiek jabea daukate, eta legearen babespean daude.

ESTEKAK (LINKS)
Gaursa Autoak SLU enpresaren webguneetan ageri diren estekak informazio-xedeetarako dira soilik eta ez dakarte inolako iradokizunik, gonbidapenik edo bestelako gomendiorik.

KONFIDENTZIALTASUNA ETA DATUEN BABESA
Datu pertsonalen babeserako abenduren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutako helburuetarako, Gaursa Autoak SLU enpresak Erabiltzaileari jakinarazten dio Gaursa Autoak SLU enpresak eta Gaursa Autoak SLU enpresarentzat sortutako datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela, enpresaren erantzukizunpekoa dena, Erabiltzailearekiko harremanen mantentzea eta kudeaketa burutzeko eta informazio-xedeetarako. Baldintza orokor hauek onartzeko orduan, Gaursa Autoak SLU enpresak bere zerbitzuak eman ahal izateko ezinbestekoak diren hainbat datu eskatuko dizkio Erabiltzaileari.

FITXATEGIEN ETA INPRIMAKIEN ERREGISTROA
Ezinbestekoa da erregistro-inprimakia betetzea webguneko zerbitzu batzuk erabili ahal izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez emateak edo datuen babesaren inguruko politika ez onartzeak eragotzi egingo du datu pertsonalak behar diren promozioetan izena ematea, erregistratzea eta parte hartzea.

Datu pertsonalen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu Erabiltzaile gisa erregistratzeko orduan bildutako datu pertsonalak Gaursa Autoak SLU enpresaren (B95267670 IFK zenbakiduna eta egoitza soziala: Arriandi, 12, 48215,Iurreta, Bizkaia) jabetzakoa den fitxategi batean artuko direla eta abian direla datu pertsonalen babeserako Lege Organikoa garatzen duen 1720/2007 Errege Dekretuan aurreikusitako segurtasun-neurriak.

EMANDAKO DATUEN ZEHAZTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA
Erabiltzailea izango da emandako datuen zehaztasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra eta Gaursa Autoak SLU enpresak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko zentzu horretan. Erabiltzaileak emandako datu pertsonal guztiak zehatzak eta egiazkoak direla eta indarrean daudela bermatzen du eta datu horiek behar bezala eguneratzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak erregistro- edo harpidetza-inprimakian behar den informazio guztia zuzen ematea onartu du. Gaursa Autoak SLU enpresak ez du bermatzen bereak ez diren informazioen egiazkotasuna eta bestelako iturriekin aipatutako informazioena, beraz, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko informazio horren erabileraren ondorioz gerta litezkeen kalte hipotetikoen kasuan. Gaursa Autoak SLU enpresak bere webguneetan ageri den informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo kentzeko eskubidea izango du, informazio horretarako sarbidea mugatu eta galaraztea barne. Gaursa Autoak SLU enpresak ez du edukiko inolako erantzukizunik berak sortu ez duen informazioaren errore, akats eta omisioen ondorioz Erabiltzaileak jasaten dituen kalte eta galerak direla eta, betiere informazio hori Gaursa Autoak SLU enpresa ez diren iturriek eman badute.

COOKIE-AK
Gaursa Autoak S.L.U. enpresak cookie-ak erabiltzen ditu gure Webgunean. Cookie-ek ematen diguten informazioa Webgunearen bidez eskaintzen ditugun zerbitzuak eta informazioa hobe diseinatzeko erabiltzen dugu, baina bestelako xedeetarako ere erabil dezakegu, esaterako, informazioa biltzeko (zure IP helbidea barne), zure bisitaldiak erregistratzeko edo gure Webguneko trafiko-joerak aztertzeko, hartara zure bisitak atseginagoak izan daitezen eta Webguneko bisitariekin ezartzen dugun komunikazioaren eraginkortasuna aztertu ahal izateko.

Gaursa Autoak S.L.U. enpresak zure nabigatzailean cookie-ak gordetzea nahi ez baduzu, zure nabigatzailea konfiguratzeko aukera duzu cookie horiek errefusa ditzan. Cookie-ak desgaitzen badira, erabiltzaileek nabigazio-arazo txikiak aurki litzakete Webgune honetan. Horregatik, Webgunearen nabigazio eta erabilera esperientzia ahalik eta onenak bermatzeko, elementu hauek onartzea gomendatzen da, erabiltzaile edo bisitariak inolako ekintzarik egin beharrik gabe.

XEDEAK
Gaursa Autoak SLU enpresaren xedeak Erabiltzailearekiko harremanak mantendu eta kudeatzea eta informazio-lanak burutzea dira.

ADINGABEAK
Adingabeentzako berariazko zerbitzuak eskainiz gero, Gaursa Autoak SLU enpresak adostasuna eskatuko die gurasoei edo tutoreei datu pertsonalak jasotzeko edo datuok modu automatizatuan tratatzeko, kasuaren arabera.

DATUAK HIRUGARRENEI LAGATZEA
Gaursa Autoak SLU enpresak ez dizkio lagako datuak beste inori.

DATUAK ATZITU, ZUZENDU, BALIOGABETU ETA AURKATZEKO ESKUBIDEAK BALIATZEA
Zerbait adierazi nahi baduzu edo datuak atzitzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkatzeko eskubideak baliatu nahi badituzu, mezu elektronikoa bidal dezakezu [email protected] helbidera edo idazkia ohiko postaz helbide honetara: [email protected], Erref. LOPD, Arriandi auzoa, 12, 48215, Iurreta, Bizkaia. Eskubide horiek baliatzeko, eta Datuak Babesteko Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Jarraibidea betetzeko, ezinbestekoa da nortasuna frogatzea Gaursa Autoak SLU enpresari, eta horretarako Nortasun Agiri Nazionalaren edo Zuzenbidean onartzen den beste agiriren baten fotokopia bidali behar duzu. Hala ere, erregistroko datuak Webgunetik bertatik alda eta zuzen daitezke, erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu eta gero.

SEGURTASUN NEURRIAK
Gaursa Autoak SLU enpresak legez eskatzen diren neurri guztiak ezarri ditu datu pertsonalen babesa segurtatzeko, eta gainera eskura dauzkan bitarteko eta neurri teknikoak aplikatzen saiatzen da jasotako datu pertsonalak ez galtzeko, inork gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko, baimenik ez daukatenek ez eskuratzeko eta ez lapurtzeko. Gaursa Autoak SLU enpresak ez du edukiko inolako erantzukizunik bere esku ez dauden inguruabarrengatik sistema elektronikoan gertatzen diren interferentziek, hutsek, etenaldiek, birus informatikoek, telefono matxurek edo deskonexioek eragiten dituzten kalte eta galerengatik, ez eta telefono-lineetako edo datuak prozesatzeko zentroko, Interneteko edo beste sistema elektroniko batzuetako gainkargek Webgunearen erabileran eragiten dituzten atzerapen eta blokeoen ondoriozko kalte eta galerengatik, ez eta hirugarrenen Gaursa Autoak SLU enpresaren kontrolaz kanpoko eta legez aurkako esku-hartzeek ekar ditzaketen kalte eta galerengatik ere. Nolanahi ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

ONARPENA ETA ADOSTASUNA
Erabiltzaileak datu pertsonalak babesteko neurrien berri jaso du, eta onartu egin du Gaursa Autoak SLU enpresak datuok modu automatizatuan tratatzea datu pertsonalen babes-politika honetan adierazitako moduan eta hemen finkatutako xedeetarako. Baliteke atariko zerbitzu batzuetan datu pertsonalen babesaren inguruko baldintza bereziak ezartzea.

ASEGURU-ETXE BATEN KANPOKO LAGUNTZAILE ZERBITZUA
Gaursa Autoak SLU enpresak, www.gaursa.com URL helbidearen bitartez atzi daitekeen Webgunearen titularrak, kanpoko laguntzaile gisa jarduten du Proyectos y Seguros Correduría de Seguros SA enpresarentzat (aurrerantzean, "Aseguru-etxea"), aseguru eta berraseguru pribatuen bitartekaritzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legearen 18. artikuluaren arabera. Zerbitzu hori honako bideetako batetik eman daiteke:

Aseguru-alderatzaile baten bitartez. "Zerbitzuaren baldintza berezietan" zerbitzu honi aplikagarria zaion araudi guztiaren berri emango da.

Datuak eskatzeko inprimaki baten bitartez. Bertan, informazioa Aseguru-etxeari bidaltzeko derrigorrez onartu beharko den informazioaren eta baimentzearen inguruko klausula ageriko da.

Aseguru-etxearen egoitza soziala honakoa da: C/ Badajoz, 35 Móstoles -28931 Madril; Madrileko Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 333. liburukian, 66. folioan, 1. inskripzioan, 64257 orrian, A78097177 IFK zenbakiarekin; eta baita Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan ere J0067 inskripzio-gakoarekin eta Erantzukizun Zibileko Asegurua du uztailaren 17ko 26/2006 Legearen arabera.

Indarrean dagoen legeriaren arabera, Aseguru-etxe honek zure kexak eta erreklamazioak bi hilabeteren buruan ebatziko dituen bezeroei arreta emateko kanpoko zerbitzu bat dauka - Vigo (Pontevedra). Tel.: 986 485 228
Faxa: 986 485 653
Helbide elektronikoa: [email protected]
Webgunea: www.inade.org
 

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para recordar tus preferencias y optimizar la experiencia de usuario. Para obtener más información lee nuestra política de cookies.
Al pulsar en “Aceptar” aceptas el uso de las diferentes cokies que utiliza el sitio web. Puedes configurar o denegar el uso de las cookies en la configuración de la política de cookies.