Departamentu komertzial espezializatua
Gure inguruneko enpresen aldeko apustu garbia egiten dugu. Apustu hau, bezero partikularrekin alderatuz tratu desberdina behar duten enpresen beharretara egokitzeko beharrezkoak diren baliabide, pertsona eta gure zerbitzuak moldatzeko borondatean oinarritzen da.
Zentro espezializatu eta homologatuak salmenta ondoko arretarako
Zentzu honetan, zentro espezializatuen sare bat dugu, Renault PRO+ eta Nissan Empresas, bezero profesionalei zuzenduak eta honako oinarriak dituena: - Ibilgailu komertzialetan espezializatutako salmenta eta salmenta ondoko talde bat - Ibilgailu komertzial eta eraldatuen aukera zabala - Salmenta ondoko eremu espezifiko bat, besteak beste honako ezaugarriak dituena: ibilgailu hauen beharretara egokitutako baliabide teknikoak eta giza baliabideak, kortesiazko ibilgailuak eta ordezkapen-ibilgailuak, 8,5 tonara arteko ibilgailuen harrera eta etengabeko ordutegia 08:00etatik 19:00etara (09:00etatik 13:00era larunbatetan).
Ibilgailu komertzialen sorta liderraren eskaintza
Renault eta Nissan-en ordezkariak gara, merkatuko ibilgailu komertzial eta egokituen sorta zabalenetako bat eskaintzen duten markak alegia: 2 eta 22m3 bitarteko karga-bolumenak, kontsumo-maila onena lortzen duten motorizazioak eta Renault Kangoo Z.E. eta Nissan e-NV200 ibilgailuak, %100 elektrikoak diren ibilgailuekin merkatuko liderrak izanik.
Mugikortasun-irtenbide integralak
Gaursa Taldean, mugikortasunaren kontzeptuaren bilakaeran eragile aktibo garen heinean, Euskal Autonomia Erkidego guztian zehar irtenbide integralak eskaintzen ahalegintzen gara, gure egoitza logistikoa eta Back-office-a lurraldeko erdigune geografikoan kokatuta izanik.
Finantzaketa-aukera guztiak
Zuk aukeratuko duzu zure flota nola finantzatu, izan ere, RCI Banque SA erakundearen Espainiako sukurtsalarekin lan egiten dugu, bai eta merkatuko renting- eta leasing-operadore nagusienekin ere. Gainera, zure flota aseguratzeko aukera onenari buruzko aholkularitza emango dizugu. Halaber, "PRO" fidelizazio-programa jarri dugu abian, Gaursa Taldeko bezero profesionalen konfiantza saritzeko eta bezero hauek tailerrera egindako bisitetan abantaila esklusiboak eskaintzeko helburua duena.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gure enpresa-departamentuarekin empresas@gaursa.com helbide elektronikoan edo bete orrialde honetan ageri den inprimakia eta gu jarriko gara zurekin harremanetan.