Ibilgailu elektrikoa

Gaursa auto elektrikoaren iraultzaren abangoardian dago Espainian, eta gaur egungo merkatuko fabrikatzaile onenen modeloak eskaintzen ditu: Renault eta Nissan.

Bilatzen ari zaren ibilgailua edozein izanda ere, turismoa edo komertziala, Gaursan ez bakarrik Euskadiko baizik eta Espainia osoko auto elektrikoen sortarik zabalena daukagu.

Elektrikoen sorta ikusi 

Zer da ibilgailu elektriko bat?


Ibilgailu elektriko batek sistema elektriko bat erabiltzen du barne-errekuntzako motor bat (gasolina / diesela) erabili beharrean. Auto hibridoen desberdinak dira motorra erabat elektrikoa delako, eta ez bi motor moten konbinazioa (elektrikoa-errekuntzakoa). Gaur egungo auto elektriko gehienek litio-ioi bateriak erabiltzen dituzte, honela potentziaren, autonomiaren eta errentagarritasunaren arteko oreka egokia lortuta.

Zein abantaila eskaintzen dituzte?


1. Ibilgailu elektrikoek ez dute gas kutsatzailerik isurtzen eta fabrikazioa ingurumenarekiko begirunetsuagoa izaten da.

2. %100 elektrikoa den ibilgailu baten erabilera-kostua oso baxua da. 100 km inguru egin daitezke euro bat baino apur bat gehiagorekin.

3. IATa gasolinaren prezioan burutzen da eta ez dago gasen proba igaro beharrik. Ibilgailuaren azterketak pixka bat ekonomikoagoak izaten dira ez baitute olio, likido eta iragazki aldaketarik behar, neurri handi batean.

4. Aparkaldi mugatuko guneetan aparka daitezke erabat doan.

5. Ibilgailu elektrikoak, kutsadura arrazoiak direla eta auto arruntei mugatutako eremuetan barna ibil daitezke.

6. Ibilgailu mota honek eskaintzen dituen zerbitzuak eta bere erosle potentzialen ezaugarri nagusiak direla eta, aseguruak zerbait ekonomikoagoak dira.

7. Zarata-maila txikiagoa eragiten dute, bibrazioak ia ohartezinak dira eta ez dute ia berorik igortzen.

8. Matxura mekanikoak izateko aukera baxuagoa da, eta neumatikoen eta balazta-sistemaren osagaien higadura orokorra ere txikiagoa da (gidatzeko eraren arabera).

9. %90 inguruko energia-eraginkortasuna dute, batezbesteko diesel motor batena %38 den bitartean.

10. Gehienezko parea 0 b/min-tik hasita eta potentzia konstantea.

Seguruak al dira auto elektrikoak?


Erabat seguruak. Duela gutxi burututako talka-proben eta bateriaren arriskuen analisien arabera, auto elektrikoak errekuntza-autoak bezain seguruak dira.

Nola eta non kargatzen dira?


Auto elektriko bat kargatzeko hainbat modu daude:

1. Etxean, edozein entxufe arrunten bidez.

2. 3 KW-ko kargako toki publikoetan.

3. Bateria zaharra bateria berri batekin ordezkatuta, bateria-aldaketarako zentro batean.

Karga-denbora 6 eta 12 ordu bitartean egon daiteke bateria osoa kargatzeko, eta kostua euro bat edo bi euroren ingurukoa da besterik ez (elikatze-iturriaren arabera, kasu bietan).


Zenbat balio dute auto elektrikoek?

Prezioak, jakina, oso aldakorrak dira, modelo merkeenaren eta premium sortako modelo garestienaren artean. Gaursan Espainiako auto erabat elektrikoen merkatuko aukera onenak ditugu, Renault Kangoo Z.E. batetik Nissan Leaf batera.

Kontsumoari dagokionez, gasolina edo diesel autoak baino askoz ere merkeagoak dira. Euro bat edo biren truke erabat kargatutako bateria batekin 400 km inguru egin daitezke.

Ezagutu ezazu Gaursak eskaintzen dizun elektrikoen sorta.


Elektrikoen sorta ikusi 
Eskaintza nabarmenak Eskaintza guztiak ikusi
 ¡Segunda unidad al 50% de descuento!
 Compramos tu flota
 Buscamos_mecanicos/as
Eskerrik asko gure posta-zerrendarekin elkartzeagatik. Orain aurrera gure newsletter-a jasoko duzu.